Zer den gardentasuna

“Arduradun politikoen jarduna aztertzen denean, herritarrek jakiten dutenean nola hartzen diren eragiten dieten erabakiak, nola erabiltzen diren funts publikoak edo zein irizpideren arabera jarduten diren gure erakundeak, orduan soilik esan dezakegu hasi dela botere publikoek gizarte kritiko eta zorrotzari, botere publikoetan parte hartzeko aukera eskatzen duen gizarteari, erantzuteko prozesua”.

Ideia horrek –19/2013 Legearen, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoaren, atarian ageri da–adierazten ditu Gardentasun atari honen premia eta xedeak: informazio kantitate handia argitaratzea bideratzeko bitartekoa izatea, informazio hori eskuratu ahal izatea bermatzekoa eta publizitate aktiboaren betebeharrak betetzea erraztekoa (sarrien eskuratzea eskatzen den publizitatea).

 

Transparencia libros abiertos

ZER DA GARDENTASUNA?

Gardentasuna gizartearen eskakizun bat da, administrazio publikoak bete beharrekoa, gai eta afera publikoei buruzko informazioa emanez. Hartara, herritarrek parte hartu ahal izango dute dagozkien erabakietan. Modu horretan, administrazioaren eta gizartearen artean, konfiantza, berme eta zintzotasun harremana ezartzen laguntzen da.

Administrazioaren gardentasuna eguneroko jardunaren gaineko komunikazioa ematea da. Iruñerriko Mankomunitatearen kasuan, erakundearen Gardentasun atarian, modu egituratuan eta eskuragarrian, erakunde erkidetuaren jardueraren plangintzari eta kudeaketari buruzko informazio guztia ageri da.

ZER DA PUBLIZITATE AKTIBOA?

Legean zehaztutako kategorietan multzokatutako informazioa da. Administrazio publikoek aldian behin eta modu eguneratuan eman behar dute argitara, haien jardueraren gardentasuna bermatzeko.